Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2014 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2023(e)ko otsailaren 2(a), osteguna

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

 

    Urtarrilaren azken egunean, igeriketa ikastaroa amaitu ondoren, Eureka Zientzia Museora irteera izan genuen.

    Irteerak hiru saio izan zituen: Museoan zehar bisita gidatua, "Naturaren Sekretuak" tailerra eta ibilbide librea museoan.

    Ikaragarri gustura ibili ziren ikasleak esperimentu eta erakusketa desberdinekin gozatuz.

    Azkenik, aukera izan genuen bertako parkean jolasteko. Irteera, eguraldia lagun, borobila atera zen.







2023(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

IGERIKETA IKASTAROA

 

Aurtengo ikasturtean Igeriketa Ikastaroa berreskuratu da. Bigarren hiruhilekoa hastearekin batera, urtarrilean zehar, Elgoibarko igerilekura joan gara egunero, hiru astetan. Asko ikasi dugu bertan eta primeran ibili gara. Hori bai, neguarekin batera, Paseo Estaliaren ondoko geltokia autobusaren geralekua izatea desegokia gertatu zaigu.











2022(e)ko urriaren 25(a), asteartea

AUZOAK AZTERTZEN

 Deba gure udalerriaren auzo nagusiak aztertzera abiatu ginen urriaren 21ean udazkeneko giro ederrarekin. Azken hilabetean gelan sakondutakoa  bertatik bertara ezagutzea zen gure helburua.

  Lehenik Itsaspera hurbildu ginen eta Itxaspeko kanpina ezagutzeko ere aukera izan genuen Egoitz bertako arduradunarekin.


 Ondoren Elorriagara joan ginen eta Galarretako Sebastianen laguntzarekin auzoko ezaugarriak entzun ondoren, San Sebastian ermita erakutsi eta segidan Atseden-lekura hurbildu ginen hamaiketakoa egitera.
 
Eguerdian Itziarra eraman gintuen autobusak eta apaiz-etxeko eskolan izan ginen 3. mailako  kideen gelak ezagutzen. Gero, Amatasuna Oteizaren eskulturan itziartarrekin atera genuen argazkia, baratza ikusi ondoren. Gosetuta, Zabalsoro frontoira joan ginen bazkaltzera eta jolastera.



 Azkenik, Lasturra jetsi ginen San Nikolas plaza eta inguruko zerbitzuak ezagutzera. Plazaola errotak ere martxan jarri zituzten ikus genezan Maitane arduradunari esker.
 Primeran pasa, gure auzoak hobeto ezagutu eta Debara itzuli ginen Arteondoren autobusean, kantuan eta inor mareatu gabe. Txapeldunak.

2022(e)ko urriaren 18(a), asteartea

3. MAILAN POZIK

    2022-2023 ikasturte berrian 3. mailan gaude, solairu bat gorago! Gela kideak berdintsu, baina tutoreak berriak: Joseba eta Itziar. Pozik daramagu  lan eta jarduera berrien dinamika, zailtasunak zailtasun giro jatorrean. Ea ikasturtea horrela joaten den denon laguntzarekin.

   Hasteko, hona hemen ikasturte hasieran ateratako talde argazkia.




2022(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

DEBAKO INGURUAK

 Natur zientzietan natura lantzen jardun gara. Animalia ornodunak eta ornogabeak, zuhaitza eta landareak... hori dela eta gure ingurua ezagutzeko asmoz Debako hainbat txoko bisitatu ditugu azken asteetan. Deba Natur-eko Diegorekin Debako padura aztertu genuen. Baita gure inguruan dauden animalia eta landareak.









Gaiarekin jarraituz, aste honetan San Roke ermita eta inguruak aztertu genituen. Ermita aztertu, marraztu eta inguruko zuhaitz eta landareak identifikatu genituen.




Zorionekoak gu inguru hauek izateaz!!! Zaindu eta maita dezagun gure amalurra 💚




2022(e)ko ekainaren 3(a), ostirala

IPUIN ERRALDOIA

 Maiatzeko ekintzen barruan 3.mailakoek ipuinak kontatu zizkiguten. Binaka ipuin ezberdinak irakurri zizkiguten eta tarte polita pasa genuen denok elkarrekin. Irakur-lagunak egin genituen, ipuinei buruz hitz egin... Solasaldi ederra benetan!












Maiatza ekintzaz beteta egon da eta argazki asko pilatu zaizkigu. Oraingo honetan 6C gelakoek egindakoa kontatzera gatoz. Ikasle bakoitzak maketa bat egin zuen eta erakutsi eta funtzionamentua azaldu ziguten asmakizunen bitartez. Oso ondo pasa genuen eta jada batzuk hasi dira ideiak hartzen 6.mailarako!!!