Debabarrena eskualdearen gaiari amaiera emateko Leintz-Gatzagara irteera egin genuen. Bertako Gatz museoa bisitatu eta ondoren Deba ibaiaren sorlekura abiatu ginen oinez.
Hiruerreketa du izena gure ibaiaren sorlekuak. Bidean, inguruko baso hartako hainbat ezaugarri ezagutu genituen. Azkenik, une magikoa bizi izan genuen hiruerrekastoen lekura iritsitakoan.