Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2014 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2023(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea

DONIENE BASERRIA

 

Ekosistema gaiarekin lotuta Doniene baserria bisitatzera joan ginen maiatzaren bukaerako goiz eder baten. Baserria gizakiak sortutako ekosistema moduan, nekazaritzaren lanketa ezagutu genuen Miriam eta Nerea ahizpen eskutik. 

Alde batetik negutegien antolamendua eta bestetik soroen lanketa, bertako ekoizpen ekologikoa ezagutuz bertatik bertara.

Barazkien jatorria aurrez aurre ikusteko aukera paregabea izan zuten ikasleek.








2023(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

MAREARTEKO IRTEERA

 Bigarren irteeran hondartzara abiatu  ginen marearteko ekosistema aztertzeko. Oraingoan ere Debanaturako Diego izan genuen bidelagun. 

Hasteko, hondartzan egin genuen geldiunea, hondar azpian dagoen bizidunen berri izateko, denon harridurarako. 

Gero, Lapariko haitzetara joan ginen. Itsasbehera aprobetxatuz, bertako putzuetan dagoen bizidunen aberastasunaz gozatu genuen. Uste baino bizitza gehiago aurkitu genuen.










ARTZABALGO PADURA

Maiatzaren hirugarren astean, ekosistemak aztertzeko lanetan gure proiketuarekin lotuta bi irteera egin genituen.

Lehenengo Artzabalgo Padura ikertu genuen zubi zaharretik abiatuta. Horretarako, Debanaturako Diegoren laguntza izan genuen. Berreskuratzen ari den paduraren ezaugarriak ezagutu genituen; batez ere, landaretza eta hegaztiak.