Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2014 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2022(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

Hondartza garbiketa

Udaletxeak gure biodibertsitatearen garrantziaz eta zainketaz kontzientziatzeko abian jarri duen kanpainan, bat egin dugu eta hondartzaren garbiketan aritu ginen atzo. Hemen argazkiak!














2022(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

LGBTIQ+ FOBIAREN AURKAKO EGUNA

 Atzo, LGBTIQ+ fobiaren aurkako eguna ospatu genuen eskolan. Hainbat ekintza egin genituen. Eguna Yogurinha Borovaren abesti batekin hasi genuen. 


Ondoren, Ane pirataren bideo bat ikusi eta komentatu genuen.



Bukatzeko, hainbat jarduera egin eta taldeko argazkia egun genuen.





Ondo izan!

2022(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

Gorputz Hezkuntza

 Aurreko astean, maiatzak 13an, gorputz hezkuntzako saio berezia izan genuen. Hondartzan hainbat jarduera egin genituen. Jarraian egun horretako argazkiak dituzue ikusgai.




2022(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

KONTZERTU PEDAGOGIKOA



 Atzo Maiatzak 14, musika eskolako irakasleek kontzertu pedagogikoa eskaini ziguten. Ekintza polita eta interesgarria izan zen benetan! Hemen dituzue argazki eta bideo batzuk.





Asteburu ona izan!