Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2014 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2022(e)ko urriaren 25(a), asteartea

AUZOAK AZTERTZEN

 Deba gure udalerriaren auzo nagusiak aztertzera abiatu ginen urriaren 21ean udazkeneko giro ederrarekin. Azken hilabetean gelan sakondutakoa  bertatik bertara ezagutzea zen gure helburua.

  Lehenik Itsaspera hurbildu ginen eta Itxaspeko kanpina ezagutzeko ere aukera izan genuen Egoitz bertako arduradunarekin.


 Ondoren Elorriagara joan ginen eta Galarretako Sebastianen laguntzarekin auzoko ezaugarriak entzun ondoren, San Sebastian ermita erakutsi eta segidan Atseden-lekura hurbildu ginen hamaiketakoa egitera.
 
Eguerdian Itziarra eraman gintuen autobusak eta apaiz-etxeko eskolan izan ginen 3. mailako  kideen gelak ezagutzen. Gero, Amatasuna Oteizaren eskulturan itziartarrekin atera genuen argazkia, baratza ikusi ondoren. Gosetuta, Zabalsoro frontoira joan ginen bazkaltzera eta jolastera.



 Azkenik, Lasturra jetsi ginen San Nikolas plaza eta inguruko zerbitzuak ezagutzera. Plazaola errotak ere martxan jarri zituzten ikus genezan Maitane arduradunari esker.
 Primeran pasa, gure auzoak hobeto ezagutu eta Debara itzuli ginen Arteondoren autobusean, kantuan eta inor mareatu gabe. Txapeldunak.

2022(e)ko urriaren 18(a), asteartea

3. MAILAN POZIK

    2022-2023 ikasturte berrian 3. mailan gaude, solairu bat gorago! Gela kideak berdintsu, baina tutoreak berriak: Joseba eta Itziar. Pozik daramagu  lan eta jarduera berrien dinamika, zailtasunak zailtasun giro jatorrean. Ea ikasturtea horrela joaten den denon laguntzarekin.

   Hasteko, hona hemen ikasturte hasieran ateratako talde argazkia.