Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2014 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2023(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea

DONIENE BASERRIA

 

Ekosistema gaiarekin lotuta Doniene baserria bisitatzera joan ginen maiatzaren bukaerako goiz eder baten. Baserria gizakiak sortutako ekosistema moduan, nekazaritzaren lanketa ezagutu genuen Miriam eta Nerea ahizpen eskutik. 

Alde batetik negutegien antolamendua eta bestetik soroen lanketa, bertako ekoizpen ekologikoa ezagutuz bertatik bertara.

Barazkien jatorria aurrez aurre ikusteko aukera paregabea izan zuten ikasleek.








2023(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

MAREARTEKO IRTEERA

 Bigarren irteeran hondartzara abiatu  ginen marearteko ekosistema aztertzeko. Oraingoan ere Debanaturako Diego izan genuen bidelagun. 

Hasteko, hondartzan egin genuen geldiunea, hondar azpian dagoen bizidunen berri izateko, denon harridurarako. 

Gero, Lapariko haitzetara joan ginen. Itsasbehera aprobetxatuz, bertako putzuetan dagoen bizidunen aberastasunaz gozatu genuen. Uste baino bizitza gehiago aurkitu genuen.










ARTZABALGO PADURA

Maiatzaren hirugarren astean, ekosistemak aztertzeko lanetan gure proiketuarekin lotuta bi irteera egin genituen.

Lehenengo Artzabalgo Padura ikertu genuen zubi zaharretik abiatuta. Horretarako, Debanaturako Diegoren laguntza izan genuen. Berreskuratzen ari den paduraren ezaugarriak ezagutu genituen; batez ere, landaretza eta hegaztiak.






2023(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

MUNDUKO KULTURAK EZAGUTUZ

 Munduko kulturak ezagutzeko egindako lanaren barruan, apirilaren 25ean elkarrizketa izan genuen Luzaron bertan Amerika, Afrika eta Asiatik Debara etorritako hiru migratzaileekin, hau da, debar berriekin. Ariadna ekuatoriarra, Chegg senegaldarra eta Wahjid pakistandarra jator eman ziguten euren esperientzien berri eta erantzun gure galderak. Beraiek entzuten munduko kultura desberdinen berri jaso eta ohituren aniztasuna baloratzen ikasi genuen. Saio polita izan zen.











2023(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

NEREA LOIOLA IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

 

Martxoa amaitzear, HARRI BAT POLTSIKOAN liburua aitzaki, Nerea Loiola idazle debarrarekin solasaldia izan genuen 3. mailakoek Luzaro eskolako areto nagusian. Hiruhileko honetan zehar liburuaren irakurketarekin gozatu eta gero, Xana liburuko protagonistari buruz sortutako galderak eta idazlearen lanari buruzko zalantzak argitu zizkigun Nereak goxotasunez.

Amaitzeko, liburuak sinatu zizkigun eta denok batera argazkia atera genuen. Oso gustura atera ginen denok.







2023(e)ko otsailaren 2(a), osteguna

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

 

    Urtarrilaren azken egunean, igeriketa ikastaroa amaitu ondoren, Eureka Zientzia Museora irteera izan genuen.

    Irteerak hiru saio izan zituen: Museoan zehar bisita gidatua, "Naturaren Sekretuak" tailerra eta ibilbide librea museoan.

    Ikaragarri gustura ibili ziren ikasleak esperimentu eta erakusketa desberdinekin gozatuz.

    Azkenik, aukera izan genuen bertako parkean jolasteko. Irteera, eguraldia lagun, borobila atera zen.







2023(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

IGERIKETA IKASTAROA

 

Aurtengo ikasturtean Igeriketa Ikastaroa berreskuratu da. Bigarren hiruhilekoa hastearekin batera, urtarrilean zehar, Elgoibarko igerilekura joan gara egunero, hiru astetan. Asko ikasi dugu bertan eta primeran ibili gara. Hori bai, neguarekin batera, Paseo Estaliaren ondoko geltokia autobusaren geralekua izatea desegokia gertatu zaigu.