Deba gure udalerriaren auzo nagusiak aztertzera abiatu ginen urriaren 21ean udazkeneko giro ederrarekin. Azken hilabetean gelan sakondutakoa bertatik bertara ezagutzea zen gure helburua.
Lehenik Itsaspera hurbildu ginen eta Itxaspeko kanpina ezagutzeko ere aukera izan genuen Egoitz bertako arduradunarekin.


Azkenik, Lasturra jetsi ginen San Nikolas plaza eta inguruko zerbitzuak ezagutzera. Plazaola errotak ere martxan jarri zituzten ikus genezan Maitane arduradunari esker.
Primeran pasa, gure auzoak hobeto ezagutu eta Debara itzuli ginen Arteondoren autobusean, kantuan eta inor mareatu gabe. Txapeldunak.