Deba gure udalerriaren auzo nagusiak aztertzera abiatu ginen urriaren 21ean udazkeneko giro ederrarekin. Azken hilabetean gelan sakondutakoa bertatik bertara ezagutzea zen gure helburua.


2022-2023 ikasturte berrian 3. mailan gaude, solairu bat gorago! Gela kideak berdintsu, baina tutoreak berriak: Joseba eta Itziar. Pozik daramagu lan eta jarduera berrien dinamika, zailtasunak zailtasun giro jatorrean. Ea ikasturtea horrela joaten den denon laguntzarekin.
Hasteko, hona hemen ikasturte hasieran ateratako talde argazkia.
Natur zientzietan natura lantzen jardun gara. Animalia ornodunak eta ornogabeak, zuhaitza eta landareak... hori dela eta gure ingurua ezagutzeko asmoz Debako hainbat txoko bisitatu ditugu azken asteetan. Deba Natur-eko Diegorekin Debako padura aztertu genuen. Baita gure inguruan dauden animalia eta landareak.
Maiatzeko ekintzen barruan 3.mailakoek ipuinak kontatu zizkiguten. Binaka ipuin ezberdinak irakurri zizkiguten eta tarte polita pasa genuen denok elkarrekin. Irakur-lagunak egin genituen, ipuinei buruz hitz egin... Solasaldi ederra benetan!
Udaletxeak gure biodibertsitatearen garrantziaz eta zainketaz kontzientziatzeko abian jarri duen kanpainan, bat egin dugu eta hondartzaren garbiketan aritu ginen atzo. Hemen argazkiak!
Atzo, LGBTIQ+ fobiaren aurkako eguna ospatu genuen eskolan. Hainbat ekintza egin genituen. Eguna Yogurinha Borovaren abesti batekin hasi genuen.
Ondoren, Ane pirataren bideo bat ikusi eta komentatu genuen.
Aurreko astean, maiatzak 13an, gorputz hezkuntzako saio berezia izan genuen. Hondartzan hainbat jarduera egin genituen. Jarraian egun horretako argazkiak dituzue ikusgai.
Atzo Maiatzak 14, musika eskolako irakasleek kontzertu pedagogikoa eskaini ziguten. Ekintza polita eta interesgarria izan zen benetan! Hemen dituzue argazki eta bideo batzuk.
Asteburu ona izan!