Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2014 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2023(e)ko abenduaren 12(a), asteartea

LEINTZ-GATZAGARA IRTEERA

 

Debabarrena eskualdearen gaiari amaiera emateko Leintz-Gatzagara irteera egin genuen. Bertako Gatz museoa bisitatu eta ondoren Deba ibaiaren sorlekura abiatu ginen oinez.


Hiruerreketa du izena gure ibaiaren sorlekuak. Bidean, inguruko baso hartako hainbat ezaugarri ezagutu genituen. Azkenik, une magikoa bizi izan genuen hiruerrekastoen lekura iritsitakoan.







2023(e)ko urriaren 10(a), asteartea

HEGAZTIEN ERANZTUKETA




Iraileko azken astearekin batera, Artzabalgo paduran, hegaztiei eraztunak nola jartzen zaizkien ikusteko aukera izan genuen. Aranzadiko bi ornitologoek primeran azaldu zuten beren lana eta hegaztiak hobeto ezagutu genituen. Harrituta geratu ginen ikusterakoan migrazioan datozen txori mota ugarirekin: txontak, txinbo kaskabeltzak txantxangorriak, martin arrantzaleak, zozoak...Eta emozioz beterik askatu genituen eranztuna jarri ondoren.


2023(e)ko irailaren 27(a), asteazkena

IKASTURTE BERRIA: JADA 4. MAILA

 2023-2024 ikasturtea abiatu berri dugu iazko taldea oinarri. Ongi etorria eman genien berriei: Fernando eta Lena, pozgarri gu. Zikloaren bigarren urtea izanik, erronka berriei aurre egiteko ilusioz hasi dugu denok ikasturtea. Pozik bizi eta asko ikasi!







2023(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea

DONIENE BASERRIA

 

Ekosistema gaiarekin lotuta Doniene baserria bisitatzera joan ginen maiatzaren bukaerako goiz eder baten. Baserria gizakiak sortutako ekosistema moduan, nekazaritzaren lanketa ezagutu genuen Miriam eta Nerea ahizpen eskutik. 

Alde batetik negutegien antolamendua eta bestetik soroen lanketa, bertako ekoizpen ekologikoa ezagutuz bertatik bertara.

Barazkien jatorria aurrez aurre ikusteko aukera paregabea izan zuten ikasleek.








2023(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

MAREARTEKO IRTEERA

 Bigarren irteeran hondartzara abiatu  ginen marearteko ekosistema aztertzeko. Oraingoan ere Debanaturako Diego izan genuen bidelagun. 

Hasteko, hondartzan egin genuen geldiunea, hondar azpian dagoen bizidunen berri izateko, denon harridurarako. 

Gero, Lapariko haitzetara joan ginen. Itsasbehera aprobetxatuz, bertako putzuetan dagoen bizidunen aberastasunaz gozatu genuen. Uste baino bizitza gehiago aurkitu genuen.










ARTZABALGO PADURA

Maiatzaren hirugarren astean, ekosistemak aztertzeko lanetan gure proiketuarekin lotuta bi irteera egin genituen.

Lehenengo Artzabalgo Padura ikertu genuen zubi zaharretik abiatuta. Horretarako, Debanaturako Diegoren laguntza izan genuen. Berreskuratzen ari den paduraren ezaugarriak ezagutu genituen; batez ere, landaretza eta hegaztiak.






2023(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

MUNDUKO KULTURAK EZAGUTUZ

 Munduko kulturak ezagutzeko egindako lanaren barruan, apirilaren 25ean elkarrizketa izan genuen Luzaron bertan Amerika, Afrika eta Asiatik Debara etorritako hiru migratzaileekin, hau da, debar berriekin. Ariadna ekuatoriarra, Chegg senegaldarra eta Wahjid pakistandarra jator eman ziguten euren esperientzien berri eta erantzun gure galderak. Beraiek entzuten munduko kultura desberdinen berri jaso eta ohituren aniztasuna baloratzen ikasi genuen. Saio polita izan zen.